XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UNAMUNO-REN EUZKADI'GANAKO JOKABIDEA

Sarritan esan dodanez, ikusiteko begiak, ikusmena bear da ezetariko zalantza barik eta, esaten diran gauza baikorrak eta sarri-askotan zitalkeri asko be entzuteko entzumen argia.

Eta orixe-gaitik edo, ikusi doguzanak ikusi, irakurri doguzanak gogoratu ondoren, oso sail, gaitx egiten jaku barra-barra aldi onetan dabiltzan ospakizun batzuk siñistuten, guztiz aurkako iduritutzen jakuzalako, Unamuno eta Jugo'tar Miguel'ek (ez dot euzkeraldu nai beren izena) Euzkadi'ganako bere bizi guztian euki daben jokabidea lez.

Eta, ori ta guzti be euzkotar jakintsu zintzo bat izan ba'litz lez aurkeztu nai dauskue azken-aldian, bere esakera zitalak eta euzko abertzaletasunari izan eutsan gorrotoa aztuta ba'genkon lez euzkotarrok eta batez be bizkaitar euzkaldunok.

Gizon jakintsua eta idazlerik gorengoa izan zala? Ez dau inork ukatzen, baiña, Salamanca'n, Españia'n españieraz eta españiarrantzat beste edozein euretariko jakitun bat geiago lez eta, ez euzkeraz eta euzkotarrontzat, gazteleraz eta gaztelaniari begira ta bere ederketuriz baiño.

Unamuno'k zelan oldoztutzen eban jakiteko, or daukaguz 1901'an Bilbo'n ospatu ziran euzkal Lora-Jokoetan esan zituan itzak, gazteleraz baiña argi idatzita aurkitzen diranak, Euzkadi'tzaz: Aldenduz zoazen erri bat zara.

Eta geiago esaten jarraitu eban: Ludiko izaerari enbarazu egiten dautsazu, joan bear zara, il egin bear zara, egotzi geratzen jatzuna menperatuta eutsiten dautzun erriari.

Itz politak! euzko-odoleko bilbotar jakitun batek esateko Bilbo'n bertan, euzko abertzaletasunaren biotzean.

Orixe zan gaur-egun euzko abertzale batzuk omendu nai daben Unamuno, euzkeraren eta beraz Euzkalerria'ren etsai purrukatua.

Izango da orraitiño gure irakurleren bat edo beste esango dauana: Ori orduan izan zan, orain bear ba'da... Ez irakurle, orain bizi izan ba'litz be bardin-bardin izango zan Unamuno, bere bizi guztian jarraitu eta iraun daualako euzko abertzaletasunaren etsai gogor.

Salamanca'n goratzarre ospetsua egin dautsoela? Ondo ikusiten dogu, bada, salmancatarrak eta bai gaztelar guztiak be zor aundia dautsoelako gizon jakitun orrei, baiña, ez guk euzkotarrok, euzkaldunok, on asko egiteko almena euki arren ez-dauskulako kalte baiño besterik egin.

Eta ez ezjakiñagaitik, ez orixe! beti Españi'ra begira bizi zalako baiño.

ALTUNA'TAR JOSU.